2012ko apirilaren 1a Erramu Igandea (B)

Markos 14,1-15.47

 

Eguerdian, ilundu egin zuen lurbira osoan hirurak arte. Hiruretan, Jesusek oihu handiz esan zuen: “Eloi, Eloi, lema sabaktani?” (Hau da: “Ene Jainko, ene Jainko, zergatik utzi nauzu?”).

Hau entzutean, bertan zeuden batzuek esan zuten: “Eliasi deika ari duk”.

Orduan, batek, lasterka joan, belaki bat ozpinetan busti eta, kanabera bati muturrean erantsiz, edatera eman zion, esanez: “Egon, ea datorkion Elias gurutzetik eraistera”.

Baina Jesusek, deiadar handia eginez, azken arnasa eman zuen. Orduan, santutegiko oihala erdiz erdi urratu zen, goitik behera.

Aurrean zegoen erromatar ehuntariak, nola hil zen ikustean, esan zuen: “Zinez, gizon hau Jainkoaren Semea zen”.

 

_______________________________________________________________________________________________________________________

 

 

BIKTIMEKIN BAT

 

Jose Antonio Pagola

 

 

       Ez Erromako botereak, ez Tenpluko agintariek jasan izan zuten Jesusek ekarritako berritasuna. Arriskutsua zen Jainkoa ulertzeko eta bizitzeko Jesusen era. Ez zuen defenditzen Tiberioren inperioa, guztiei egin zin dei Jainkoaren erreinua eta haren justizia bilatzera. Ez zion axola larunbataren legea eta tradizio erlijiosoak haustea; Galileako gaixo-jendearen eta jatekorik gabearen sufrimendua arintzea zuen kezka bakarra.

       Ez zioten barkatu hori. Sakonegi egin zuen bat inperioko biktima errugabeekin eta tenpluko erlijioak ahantziak zituenekin. Gurutzean errukirik gabe iltzatua den horrengan agertzen zaigu orain Jainkoa, historian izan diren biktima guztiekin bat egin duen horrengan. Horien guztien oihuarekin bat egiten du orain Jainkoaren beraren oinaze-oihuak.

       Gurutziltzatuaren aurpegi desitxuratuan harritzen gaituen Jainkoa agertzen zaigu, Jainkoaz ditugun irudi konbentzionalak hausten dituena: jenderik ahulena eta babesik gabeena gurutziltzatzen jarraitzen duen munduko drama ahaztuz, Jainkoari kultu eman nahi izatearen jarduera koloka jartzen duen Jainkoa da.

       Jainkoa biktimekin bat eginez hil bada, haren gurutziltzatzea erronka kezkagarria da Jesusen jarraitzaileentzat. Ezin bereizi dugu Jainkoa errugabeen sufrimendutik. Ezin adoratu dugu Gurutziltzatua eta bizkarra emanez bizi goseak, gerlak, miseriak joa den hainbat eta hainbat jenderen sufrimenduaren aurrean.

       Jainkoak guztiok interpelatuz jarraitzen du gure egunetako gurutziltzatuen larrutik. Ez dugu zilegi egundoko sufrimendu horren ikusle bezala bizitzen jarraitzea, geure inguruan errugabetasun-ilusio geldo bat elikatuz. Matxinatu egin behar dugu ahaztearen kultura horren aurka; gurutziltzatuengandik apartatzeko bidea ematen baitigu, munduan den sufrimendu zuzengabe hori «urrunera» bidaliz, han oihurik, lanturik, intziririk ateratzen ez duela.

       Ezin hesitu gara geure «ongizatearen gizartean», «gaizki izatearen beste gizarte» horretaz ahaztuz, zeinetan milioika gizaki jaiotzen baita, soilik heriotza izan den bizitzako urte gutxira erabat akabatzeko. Ez da gizatasunezkoa, ez kristaua, geure burua segurtasunean kokatzea, soilik bizitza segurtasunik gabe eta mehatxatua ezagutzen dutenez ahazturik.

       Kristauek, Gurutziltzatuari aurpegira begira jartzen garenean, Jainkoaren maitasun ezin atzemana kontenplatzen dugu, gure salbaziorako emana izan baita hura heriotzaraino. Patxadago begiratzen badiogu, aisa aurkituko dugu aurpegi horretan beste gurutziltzatu asko eta askoren aurpegia: gugandik hurbil edo urrunago, gure maitasun solidarioa eta errukibera eskatzen ari direnen aurpegia.

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Información básica sobre protección de datos Ver más

  • Responsable: Unidad Pastoral Txorierri.
  • Finalidad:  Moderar los comentarios.
  • Legitimación:  Por consentimiento del interesado.
  • Destinatarios y encargados de tratamiento:  No se ceden o comunican datos a terceros para prestar este servicio.
  • Derechos: Acceder, rectificar y suprimir los datos.
  • Información Adicional: Puede consultar la información detallada en la Política de Privacidad.

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver Política de cookies
Privacidad