2012ko maiatzaren 13a Pazkoaldiko 6. Igandea (B)

 

Joan 15,9-1

 Aitak maite nauen bezala, halaxe maite zaituztet nik ere zuek; iraun tinko nire maitasunean. Nire aginduak betetzen badituzue, nire maitasunean iraungo duzue, nik neure Aitaren aginduak betez haren maitasunean irauten dudan bezala. Hau guztia nire poza zeuengan izan dezazuen esan dizuet, eta poz hori bete‑betea izan dadin.

“Hau da nire agindua: maita dezazuela elkar nik maite izan zaituztedan bezala. Ez die inork maitasun handiagorik adiskideei, bere burua haien alde ematen duenak baino. Zuek nire adiskide izango zarete nik agintzen dizuedana egiten baduzue. Aurrerantzean ez dizuet morroi deituko, morroiak ez baitu jakiten nagusiaren asmoen berri; zuei adiskide deitzen dizuet, neure Aitak jakinarazitako guztia adierazi baitizuet. Ez ninduzuen zuek ni aukeratu, neuk zintuztedan zuek aukeratu. Eta eginkizun hau eman dizuet: edonon fruitu ugaria eta iraunkorra eman dezazuela. Nire izenean Aitari eskatuko diozuen guztia eman egingo dizue. Hauxe agintzen dizuet: maita dezazuela elkar.

 

 

JESUSEN MAITATZEKO ERA

Jose Antonio Pagola

 

Ikasleei agur esaten ari da Jesus. Biziki maite izan ditu. Aitak bera maite izan duen maitasun beraz maite izan ditu. Haiek utzi beharra etorri zaio orain. Ez dakite elkar maitatzen. Beren artean ezbaian ikusi ditu lehen jarlekuen bila. Zer izango ote haietaz?

Jesusen hitzek tonuera jasoa dute. Guztien bihotzean ondo ezarriak gelditu behar dute: «Hona nire agindua: maita dezazuela elkar nik maite izan zaituztedan bezala». Jesusek ez du nahi bere maitatzeko era ikasleek gal dezaten. Egunen batean ahazten badute, ezin hartuko ditu inork Jesusen ikasletzat.

Ezabaezineko oroitzapena gorde zuten. Honela laburtu zuten haren bizitza lehen belaunaldiek: «Alde guztietan on eginez igaro zen». Gauza ona zen harekin topo egitea. Jendearen ongia bilatu zuen beti. Nola bizi irakasten zuen. Berri On izan zen haren bizitza. Jainkoaren hurbiltasuna suma zitekeen haren baitan.

Nahastezineko era du Jesusek maitatzean. Oso sentibera da jendearen sufrimenduaren aurrean. Ezin jiratu da beste aldera norbait sufritzen ikustean. Behin batean Naingo herrixkan sartzean, lur emate batekin egin du topo: emakume alargun bat bere seme bakarrari lur ematera doa. Barru-barrutik jaio zaio Jesusi ezezagun harenganako maitasuna: «Emakume, ez negar egin». Jesusek bezala maite duena, sufrimena nola arinduko bizi ohi da eta malkoak nola lehortuko.

Ebanjelioek une askotan gogoratzen dute nola atzematen zuen Jesusek bere begiez jendearen sufrimena. Halakoei begira jarri eta hunkitu egiten zen: sufritzen sumatzen zituen, edo lur jota, edo artzainik gabeko ardi bezala. Berehala, gaixoenak sendatzeari ekiten zion edota bere hitzaz elikatzera. Jesusek bezala maite duenak, jendeari aurpegira errukiz begiratzen ikasten du.

Miresgarria da Jesusen prestasuna jendeari on egiteko. Ez dago bere buruari begira. Edozein deiri egiten dio kasu, beti ahal duena egiteko prest. Bidean doala eskale itsu batek errukitzeko eskatu dionean, hitz hauekin egin dio harrera: «Zer nahi duzu nik zuri egitea? Jarrera horixe izan ohi du bizitzan, Jesusek bezala maite duenak.

Badaki Jesusek ezindu handienen ondoan egoten. Ez du beharrik ezer eska diezaioten. Ahal duena egiten du haien oinazea sendatzeko, haien kontzientzia askatzeko edota Jainkoarekiko konfiantza kutsatzeko. Baina ezin konpondu ditu jende haren arazo guztiak.

Hargatik, ontasun-keinuak egiten ditu: kaleko haurrak besarkatu: ez du inor ikusi nahi umezurtz; gaixoak bedeinkatu: ez du nahi Jainkoak utzi dituenik senti dezaten; lepradunen azala ferekatu: ez du nahi bazter utziak direnik pentsa dezaten. Horrelakoak dira Jesusek bezala maite duenaren keinuak.

 

 

Zabaldu Jesusen maitatzeko era. Bidali hau.

 

PARROQUIA DE SAN VICENTE MÁRTIR. UNIDAD PASTORAL ABAND-O-ALBIA. PASTORAL BARRUTIA. BILBAO. Tfno. 94 423 12 96. Web: http://sanvicentemartirdeabando.org

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Información básica sobre protección de datos Ver más

  • Responsable: Unidad Pastoral Txorierri.
  • Finalidad:  Moderar los comentarios.
  • Legitimación:  Por consentimiento del interesado.
  • Destinatarios y encargados de tratamiento:  No se ceden o comunican datos a terceros para prestar este servicio.
  • Derechos: Acceder, rectificar y suprimir los datos.
  • Información Adicional: Puede consultar la información detallada en la Política de Privacidad.

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver Política de cookies
Privacidad