2012ko otsailaren 26a Garizumako 1. Igandea B

 

Markos 1, 12-15

 

Berehala, Espirituak basamortura bultzatu zuen Jesus. Berrogei egunez egon zen basamortuan, Satanasek tentatzen zuela. Basabereekin bizi zen eta aingeruak zituen zerbitzari.

Jesusek nagusitasunez predikatu eta sendatu (1,14‑45)

Joan Bataiatzailea kartzelan sartu eta gero, Jesus Galileara etorri zen eta Jainkoaren berriona hots egiten zuen. Honela zioen: “Betea da garaia, eta gainean duzue Jainkoaren erregetza. Bihozberri zaitezte eta sinetsi berriona”.

 

 

 

 

GATAZKA ETA TENTAZIO ARTEAN

 

Jose Antonio Pagola

 

Jesusen jarduera profetikoa kontatzen hasi aurretik, txatal labur hauek dakartza Markosek: “Espirituak basamortura eragin zion Jesusi. Han berrogei egun egin zuen, Satanasi tenta zezan utziz; piztia artean bizi zen, eta aingeruak zerbitzari zituen”. Gurutzean hil zuten bitarte guztian Jesusek bizi izandako oinarrizko esperientzien laburpen dira lerro horiek.

Jesusek ez du bizi izan bizitza erraz eta lasairik. Espirituaren eraginpean bizi izan da, baina bere haragian sentitu ditu gaizkiaren indarrak. Bere burua Jainkoaren egitasmoari eskaini izanak gatazkak eta tirandurak urratutako bizitza bizitzera eraman dute. Harengandik behar dugu ikasi haren jarraitzaileek probaldian nola bizi.

Espirituak basamortura eragin dio Jesusi”. Ez du gidatu bizitza erosora. Proben, arriskuen eta tentazioen bidean jarri du. Jainkoaren erreinua bilatzea, Jainkoa faltsutu gabe hots egitea, mundua gizatarrago izan dadin saiatzea: arriskutsua da hori beti. Hala izan zen Jesusentzat eta hala izango da haren jarraitzaileentzat.

Basamortuan berrogei egun egin zuen”. Basamortua izango da Jesus biziko den parajea. Leku babesgabe eta arrotz hau probaren eta barnea garbitzearen sinbolo da. Funtsezkoaz bizitzen ikasteko lekurik hoberena; aldi berean, arriskutsuena bere indar propioen arabera bizitzea erabaki duenarentzat.

“Satanasek tentatua”. “Arerioa” esan nahi du Satanasek, Jainkoaren eta erreinuaren alde saiatu nahi dutenen kontra dagoen indarra. Tentaldikoan argitzen da zer den, gu baitan, egiatik edo gezurretik, argitik edo ilunetik, Jainkoari leial izatetik eta injustizian kide izatetik.

Bere bizitza osoan, Jesus adi biziko da “Satanas” agerian jartzeko gorabehera espero gabekoenetan. Behin batean Pedrori egingo dio uko hitz hauekin: “Aldendu hadi nigandik, Satanas; hire pentsaera ez duk Jainkoarena”. Hark bezala bizi behar dugu probaldia, erne eta azti Jainkoagandik aparta gaitzakeen zernahitik.

“Piztia artean bizi zen eta aingeruak zituen zerbitzari”. Piztiek, lurrean bortitzenak diren izaki horiek, Jesus mehatxatuko duten arriskuak iradokitzen dituzte.Aingeruek, berriz, kreazioko hoberenak diren izaki horiek, Jesusi bedeinkatzen, zaintzen eta eusten dion Jainkoaren hurbiltasuna iradokitzen dute. Honela biziko da Jesus: “azeri maltzur” deitzen dion Antipasengandik bere burua defendituz eta gaueko otoitzean Aitaren indarra bilatuz.

Geure aldi zail hauek begiak Jesusengan ditugula bizi behar ditugu. Jainkoaren Espirituak digu eragiten basamortura. Krisialdi honetatik, Eliza apalago bat eta Jaunari leialagoa den bat aterako da egunen batean.

 

 

Zabaldu Jesusen etsenplua. Bidali hau.

 

 

PARROQUIA DE SAN VICENTE MÁRTIR. UNIDAD PASTORAL ABAND-O-ALBIA. PASTORAL BARRUTIA. BILBAO. Tfno. 94 423 12 96. Web: http://sanvicentemartirdeabando.org

Deja una respuesta

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Información básica sobre protección de datos Ver más

  • Responsable: Unidad Pastoral Txorierri.
  • Finalidad:  Moderar los comentarios.
  • Legitimación:  Por consentimiento del interesado.
  • Destinatarios y encargados de tratamiento:  No se ceden o comunican datos a terceros para prestar este servicio.
  • Derechos: Acceder, rectificar y suprimir los datos.
  • Información Adicional: Puede consultar la información detallada en la Política de Privacidad.

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Ver Política de cookies
Privacidad